Udalak etxerako 500 ur murrizgailu banatuko ditu, ur kontsumoa gutxitu eta ingurunea zaintzen laguntzeko. Kare pilaketak murrizten dituzten teknopolimeroekin egindako murrizgailuok gailu konbentzionalek baino %50 azalera iragazle gehiago dute.
Tresna horrekin, etxe bakoitzean urtean 4.700 litro gutxiago kontsumituko liratekeela azaldu du Jose Luis Navarro alkateak. Murrizgailuak datorren astelehenean banatzen hasiko dira. Udaletxean zein Traña-Matienako udal bulegoan jasotzeko aukera izango dute interesa duten herritarrek. Eskatzaile bakoitzari bana emango diotela adierazi dute. Udalak 2010ean horrelako beste 1.000 gailu banatu zituen.