Martitzenean bere ohiko ibilaldia egitera irten eta ez zen itzuli. Murueta inguruan desagertu zen. Atzo ez zuten aurkitu eta gaur goizean berriro hasi dute bilaketa.
Ertzaintzak desagerketa baten berri jaso zuen atzo. Martitzenean bere ohiko ibilbidea egitera irten zen 74 urteko gizon bat Abadiñon, Murueta inguruan, eta ez zen itzuli. Berehala Eusko Jaurlaritzako emergentzia eta metereologia zerbitzuko tekniko bat jarri zuten bilaketa operazioaren arduradun. Honek, hainbat errekurtso mobilizatu zituen bilaketari ekiteko: Ertzaintzaren erreskate unitatea, Dyako erreskate taldea eta Elorrion dagoen Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldea, besteak beste. Atzo goizaldeko 4:00 arte luzatu zen bilaketa Murueta eta Montorreta inguruetan.
Gaur goizean berriro hasi dira desagertutako gizonaren bila. Atzoko errekurtsoei Durangoko Ertzaintzako patruilak gehitu zaizkie gaur. Helikoptero bat ere prest dago beharrizanik balego.