Gaur Burduntzian erretako Bildots Txapelketa egingo dute

Anboto 2013ko ots. 16a, 08:08

San Blas jaien egitarauaren barruko ekimena da Burduntziko Bildots Txapelketa, eta XXV. edizioa egingo dute gaur, 10:00etatik aurrera

San Blas jaien egitarauaren barruko ekimena da Burduntziko Bildots Txapelketa, eta XXV. edizioa egingo dute gaur, 10:00etatik aurrera.

 

Bizkaiko burduntziko bildots txapelketarik handiena da Abadiñokoa: urtero, 50 lehiakidetik gora batzen dira hitzordu horretan. Hiru sari banatuko dituzte lehiaketan; 200 eurokoa bakoitza. Ondoren, erretako bildotsa jatera batuko dira, 250 lagun, probalekuko bazkaritara. Udalak eramaten ditu ditu bildotsak eta ikatza. .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!