56 urteko behargina aldageletan hilik aurkitu zuten atzo goizean Layde enpresan. Lankideek haren oroimenezko kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian.
F. Q. inizialdun behargina durangarra zen eta ELAko delegatu ohia zen Layde enpresan. Lankideek hilik topatu zuten aldageletan, atzo goizean. Susmo guztien arabera bihotzekoak jota hil zen. 11:00etatik 12:30era enpresa komiteak elkarretaratzea deitu du enpresa aurrean lankidearen oroimenez.