56 urteko behargina aldageletan hilik aurkitu dute gaur goizean. Susmo guztien arabera bihotzekoak jota hil da.
F. Q. inizialdun behargina durangarra zen eta ELAko delegatu ohia zen Layde enpresan. Lankideek hilik topatu dute aldageletan, gaur goizean. Susmo guztien arabera bihotzekoak jota hil da. Bihar 11:00etatik 12:30era enpresa komiteak elkarretaratzea deitu du enpresa aurrean lankidearen oroimenez.