Jolasgunea handitzeko lanak egingo dituzte

Anboto 2013ko ots. 5a, 10:10

Traña Matiena Herri eskolako jolasgunea handitzeko lanak egingo ditu Abadiñoko Udalak. Azken urteetan aparkaleku bezala erabilitako futbol zelaian egingo dituzte lanak. Probisa enpresak, 115.572 euroko aurrekontuagaz burutuko ditu lanak

Traña Matiena Herri eskolako jolasgunea handitzeko lanak egingo ditu Abadiñoko Udalak. Azken urteetan aparkaleku bezala erabilitako futbol zelaian egingo dituzte lanak. Probisa enpresak, 115.572 euroko aurrekontuagaz burutuko ditu lanak.

 

Joan zen asteko udalbatzarrean mahaigaineratu zuen Bilduko Saioa Zuazubizkar zinegotziak Matienako eskolako jolasgunea handitzeko proiektuaren gaia. Eta azken urteetan aparkaleku bezala erabili den gunea orain eskolarentzako berreskuratu gura dutela baieztatu zuen udalbatzarrean, Jose Luis Navarro alkateak.

 

Urteotan aparkaleku bezala erabilitako gunea eskolarentzako atonduta, Traña-Matienako aparkaleku arazoarentzako interbide probisional bezala aurkeztu zuena alboratuko du, beraz, udalak. Hain zuzen, auzoko aparleku faltari zer irtenbide emango zaion galdetu zuen Saioa Zuazubizkar Bilduko zinegotziak udalbatzarrean. Gobernu taldeari “beti behin behineko erabakien arabera jardutea” egotzi zion Bilduko Zuazubizkar zinegotziak.

 

“Gogoan dut eskola eremuan aparkalekua atondu genuenean oposizioak eman zigun egurra”, erantzun zuen Jose Luis Navarro alkateak. Gobernu taldea Traña-Matienako aparkaleku faltari soluzioa emateko hiru aukera lantzen dabilela azaldu zuen Navarro alkateak: aparkalekuak San Blas hotelaren, tren geltoki berriaren edo Material Aislante enpresaren inguruan atontzea aztertzen dabil gobernu taldea. Aparkaleku faltari irtenbidea emateko arazo handiena “udalak zoru publikoa falta duela eta soluzioa zaila dela” azpimarratu zuen alkateak.

 

“Behin behineko soluzio baten inbertituko dugu berriro”, kritikatu zuen Bilduko bozeroaleak: “Beste alternatiba batzuk proposatu ditugu, eta ez dituzue entzun ere egin gura izan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!