Aurreikuspenak bete ziren eta milaka lagun batu zituen, atzo, Abadiñok San Slas egunez. Egoera ekonomikoak eragina izan du aurtengo sanblasetan, hala ere, jai giroak ez zuen hutsik egin. Tarteka eguzkiak ere lagundu zuen giroa berotzen. Baserriko produktuak, abereak, landarak... erosteko aukera izan zuten bertaratu zirenek; baita abelburuak ikusteko ere (argazkiak \'Argazkiteka\' atalean)
San Blasak joan dira, baina azokaren harira antolatuta idi-probak datozen egunetan ere jokatuko dituzte. Beste sei saio izango dira astelehenera bitartean. Honakoa da egitaraua:
- Otsailaren 4an (San Blas Txiki) 21:00etan: Izeta (Aia), Bar Goieta (Mungia), Zuriñe Uriaguereka (Bakio) eta Txomin Renteria (Bakio).
- Otsailaren 5ean, 21:00etan: Landazabal (Laukiz), Muebles Urrutia (Mungia), Luis Uriaguereka (Bakio) eta Patxi Irarreta (Errenteria).
- Otsailaren 8an, 21:00etan: Andrakas jatetxea (Andraka-Lemoiz), Rafa Alegria (Bermeo), Goieta Taberna (Mungia), Intxilarte (Errenteria).
- Otsailaren 9an, 21:00etan: Mikel San Pelayo (Bakio), Urtia (Azkoitia), Bidaurrazaga (Zamudio) eta Mendipe (Birle-Billela).
- Otsailaren 10ean, 18:00etan: Luberri (Birle-Billela), Iñaki Oliden (Orio), Jose Ramon Belarreta (Bergara) eta Urki Txiki (Elgoibar).
- Otsailaren 11n, 17:00etan: Kamiñoko (Forua), Goieta (Mungia) eta Patxi Arzadun (Aia).