Udaleko langileen zerrenda finkatzeko Enplegu Plana diseinatu gura dute

Anboto 2013ko ots. 2a, 08:26

1995etik eguneratu barik zeukaten Abadiñoko Udaleko langileen zerrenda

1995etik eguneratu barik zeukaten Abadiñoko Udaleko langileen zerrenda.

 

Abendura arte, 17 urtean eguneratu barik egon da Abadiñoko Udaleko langileen zerrenda. AIko gobernu taldearen eta EAJren aldeko bozkekin onartu zuten, abenduko batzarrean, 50 lanpostu barne hartzen dituen zerrenda. Gaur egun, zerrenda horretan jasotako lanpostuetatik 33 daude beteta; 7 lanpostutan behin-behineko kontratua daukate; mugabako kontratua 8an; eta bete barik daude beste bi.

 

Abstenitu egin zen bozketa hartan Bildu: "Urrats garrantzitsua da, baina ez da nahikoa", esan zuten. Udaleko Enplegu Plana egiteko beharra nabarmendu zuen Bilduk abenduko udalbatzar hartan, eta beharrizan hori azpimarratu du beste behin, martitzeneko udalbatzarrean ere. Enplegu Plana garatzeko beharra udaleko hiru alderdiek ikusten dutela, eta gai horri datorren astean helduko diotela erantzun dio Jose Luis Navarrok Bilduri.

 

Abenduan onartu zuten udaleko langileen zerrendan aldaketa bat egiteagaz ados agertu dira, bestalde, asteon, udaleko hiru alderdiak: abenduko zerrendan obra eta zerbitzuen atalean sailkatu zuten lanpostu bat, "eskoletako mantentze-lanetarako langile" izendatu dute.

 

Udaleko Enplegu Plana egiteko beharra nabarmendu du hainbat aldiz Bilduk, plenoan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!