Matienako kiroldegiko zorua aldatuko dute

Anboto 2013ko ots. 3a, 09:09

Pozik hartu dute erabiltzaileek iragarpena

Pozik hartu dute erabiltzaileek iragarpena.

 

2011ko irailean zabaldu zutenetik, Traña-Matienako erabilera anitzeko eraikinaren erabiltzaileek egindako eskaeretako bat burutuko du Abadiñoko Udalak datozen asteetan: aldatu egingo dute kiroldegiaren zorua.

 

Eskolako umeek zein futbito taldeek erabiltzen dute azpiegitura hori kirola egiteko, eta asfaltozko zoruagaz lesionatzeko arrisku handia dagoela esan dute inauguratu zutenetik, eta pozik hartu dute erabiltzaileek gobernu taldearen iragarpena.

 

Milioi erdi euroko aurrekontuagaz egin zuten Traña-Matienako kiroldegi aurrefabrikatua, "kirolariei herrian jarduteko aukera eskaintzeko", besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!