Gimnasioa handitzeak 352.058 euro eskatuko ditu

Anboto 2013ko urt. 29a, 10:38

Hasi dira Zelaieta herri eskolan gimnasioa handitzeko lanak. Inabesa enpresak egingo dituen lanok ia bost hilabete iraungo dute eta 352.058 euroko inbertsioa eskatuko dute

Hasi dira Zelaieta herri eskolan gimnasioa handitzeko lanak. Inabesa enpresak egingo dituen lanok ia bost hilabete iraungo dute eta 352.058 euroko inbertsioa eskatuko dute.

 

Solairu bakarreko eraikin berria altxatuko dute, 242 metro koadrokoa. Hortxe egokituko dute gimnasioa, eta "eskolan, traba arkitektonikoak ezabatzea ere lortuko dugu", dio Jose Luis Navarro alkateak.

 

Jantokia handitzeko lanak udan

Uda sasoian hasiko ditu bestalde enpresa horrexek jantokia handitzeko lanak; baita ikastetxeko goi parteko berregituraketa obrak ere. Igongailu berri bat jarriko dute ikasgelak berrantolatuko dira. Sarrerako aterpera sartzeko arrapala bat ere egokituko dute, traba-arkitektonikoak saihestu guran. Gaur egun gimnasioa dagoen tokian egokituko dute jantoki berria.

 

Abadiñoko alkateak "gutiz positibotzat" jo du lanak hasi izana, egitasmoa "iaz hasi eta amaitu" behar zuen arren. Nabarmendu du, bestalde, egitrasmoa geldi egon den bitartean, "udalak behin eta berriro jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari lanak hasteko premia" . Ikastetxeak jantokian izan duen espazio falta "arazo larria" izan dela nabarmendu du udalak behin eta berriro, alkatearen berbetan: "Zorionez, laster konponduta egongo da arazo hori".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!