Zaintzaileei zuzenduta hitzaldi sorta antolatu du Anbotoazpiko Damak elkarteak. Emakumeen papera etxeko zaintzan: topikoak eta egiak izenburupean eskainiko dute lehenengo berbaldia, urtarrilaren 31n, eguenean. Otsailaren 7an izango da bigarrena: Familiako zaintzaren gako berriak.
Biak ala biak Errota kultur etxean eskainiko ditu 18:00etan, Hirugarren Adineko Sasoia taldeak. Abadiñoko Udalak eta Durangaldeko Amankomunazgoak bultzatutako Zaindu programan lanean diharduen taldeak lagundu dute ekitaldiak antolatzen.