N-636 errepidearen errei bat itxita egongo da aste osoan, Atxondo eta Abadiño artean; Elorriorako noranzkoan itxiko dute trafikoarentzat 08:00etatik 18:00ak bitartean. Gerediaga-Beasain saihesbidearen Gerediaga-Elorrio zatiagaz lotutako lanek eragin dute errepidea ixtea.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakin eragin duenez, otsailaren 1era bitartean itxiko dute N-636 errepidearen errei bat.