Auzotarrak kexu kale argiteria aldaketagaz

Anboto 2013ko urt. 29a, 08:31

Herriko hainbat gunetan kontsumo baxuko kale argiteria ipintzen dihardu udalak, urte amaieratik. Argindar kontsumoa gutxitzea gura dute horrela, baina hainbat herritar kexu da aldaketagaz. \"Auzoan argi gutxiago\" dagoela, eta \"horrek segurtasun eza\" sortzen duela diote auzotarrek

Herriko hainbat gunetan kontsumo baxuko kale argiteria ipintzen dihardu udalak, urte amaieratik. Argindar kontsumoa gutxitzea gura dute horrela, baina hainbat herritar kexu da aldaketagaz. "Auzoan argi gutxiago" dagoela, eta "horrek segurtasun eza" sortzen duela diote auzotarrek.

 

Gobernu taldeak zabaldu duen oharrean azaltzen denez, argindarraren kontsumoa %75 jaitsiko da farolak aldatuta, eta urtean 14.883 euro aurreztuko du Udalak. Errota, Itxurritxo, Txanporta eta Zeletabe kaleetan, eta Artako eta Gorabiderako bidean ipiniko dituzte LED teknologiako argiak. Farolak aldatzeko, berriz, 160.840 euroko inbertsioa egingo du Abadiñoko Udalak.

 

\"\"

 

Auzotarren eskaria

Urte amaieran ipini zituzten argi berriak Gaztañodi inguruan, eta ordutik, udaletxean euren kexa agertu dute, hainbat auzotarrek. Argindar kontsumoan aurreztea helburu oso aproposa ikusten dutela diote auzotarrek, baina ipini dituzten farolen diseinuagaz ez dela asmatu uste dute.

 

Orain, auzo erdia "ilunpetan" dagoela kritikatu dute: "Ebidentea da farola aldaketaren ostean auzo erdi ilunpean dagoela, eta herria argiztatuta egon behar dela". Udalari egoera hori konpontzeko beharrezko neurriak har ditzala eskatu diote. Udalean eskaria egingo dutela aurreratu dute auzotarrek. "Goizaldeko seiretan lasai ibili izan gara Zelaietan, beti, eta segurtasun falta sentsazioa daukagu orain", esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!