Tertulia Moreak, emakumeen topagune

Anboto 2013ko urt. 27a, 08:30

Traña-Matienako Errota kultur etxea da Tertulia Moreen elkargunea. Elkarrekin kafea hartu eta intereseko gaien inguruan jardungo dute parte hartzaileek

Traña-Matienako Errota kultur etxea da Tertulia Moreen elkargunea. Elkarrekin kafea hartu eta intereseko gaien inguruan jardungo dute parte hartzaileek.

 

Abadiñon aurten lehenengoz martxan ipini duten jabekuntza eskolako egitarauaren barnekoak dira tertulia horiek. Zaida Fernandezek gidatuko ditu tertulia horiek, eta otsailaren 23an, martxoaren 23an, apirilaren 20an, eta martxoaren 18an burutuko dituzte.

 

Jabekuntza eskolen egitarau horren barruan, bost tailer eta ikastaro eskaini ditu Abadiñoko Udalak 2012-2013 ikasturterako. Hiru ikastaro hauek izango dira urte hasieran aukeran: Coaching: aldaketa pertsonalerako eta ongizaterako tresnak; Geure gorputza ezagutuz geure buruz jabetzez gara; eta Zoru pelbikoa zelan berrezi eta gogortu.

 

Maiatzaren 31an burutuko duten Jabekuntza eskolako emakumeen lehenengo topaketagaz emango dute programazioa amaitutzat: bertan elkartuko dira tailerretan parte hartu duten emakume guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!