Batukada taldea sortzeko batzarra egingo dute barikuan

Anboto 2013ko urt. 29a, 08:31

Hainbat herritako ereduari jarraitu eta batukada taldea sortu gura dute Mañarian. Barikuan, otsailaren 1ean, horretarako batzar informatiboa egingo dute Batzar Gelan. 18:00etan hasiko da

Hainbat herritako ereduari jarraitu eta batukada taldea sortu gura dute Mañarian. Barikuan, otsailaren 1ean, horretarako batzar informatiboa egingo dute Batzar Gelan. 18:00etan hasiko da.

 

Bestalde, otsailaren 13an eta 20an makillajearen inguruko tailer bi eskainiko dituzte, eta dagoeneko badago apuntatzeko aukera. Liburutegian eman behar da izena, hilaren 31 baino lehen. Udaleko arduradunek adierazi dute doan direla ikastaro horiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!