Gazteen premiak ezagutzeko lan taldeetan oinarritutako azterketa abiatu dute

Anboto 2013ko urt. 23a, 08:30

Herriko gazteen arazoak eta beharrak zein diren jakiteko diagnostiko bat egingo du Abadiñoko Udalak, gazte lan taldeak sortuz. 12 eta 30 urte bitarteko herriko edozein neska-mutilek har dezake parte egitasmoan

Herriko gazteen arazoak eta beharrak zein diren jakiteko diagnostiko bat egingo du Abadiñoko Udalak, gazte lan taldeak sortuz. 12 eta 30 urte bitarteko herriko  edozein neska-mutilek har dezake parte egitasmoan.

 

Ekimen honen oinarria herriko gazteen premiak ezagutzea da Ima Zapardiez Gazteria arloko zinegotziaren esanetan. Gazteei galdetuz, haien egoera ezagutzea eta datu horiek oinarri hartuta, Gazteria arloko lana aurrera eramatea da helburua.

 

Adinaren arabera sailkatuko dira 12 eta 30 urte bitarteko gazteak, hiru talde txikiago sortuz, 12-17, 18-24 eta 25-30 urtekoena. Batzarretan gazteek haien esperientziak kontatuko dituzte eta haien ustez, Udalak gazteen alde zer egin beharko lukeen galdetuko zaie.

 

Aste honetan hasiko dira lan taldeak biltzen, hala ere arinago hezkuntza eta aisialdi arloan lanean dabiltzan hainbat gazte eta adituri iritzia eskatu zaie.12 eta 17 urte bitartekoak ostiralean bilduko dira Txanportan eta otsailaren batean Errotan, 18:30etan. 18 eta 24 urte bitarteko gazteak asteazkenean Errotan elkartuko dira eta urtarrilaren 30ean Txanportan, 19:00etan. 24 eta 30 urte bitartekoak aldiz, ostegunean batzartuko dira Txanportan eta urtarrilaren 31an Errotan, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!