Gimnasio berria atondu, eta orain arte gimnasio izandakoa jantokia zabaltzeko erabiltzeko burutuko dituzte obrak. Espazio arazoekin daramate urtebete baino gehiago herri eskolako jantokian, eta Eusko Jaurlaritzak apirilean obrak egiteko konpromisoa agertu arren, atzeratu egin da lanen hasiera.
Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, asteon hasi eta irailera arte iraungo dute obrek. Alkateak azaldu duenez, uda aprobetxatuko dute jantokia handitzeko lanak burutzeko. Gimnasioa, jantokia zein irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte: igogailu berri bat egokituko dute.