Irakurketa eta sorkuntza tailerra

Anboto 2013ko urt. 22a, 09:12

Urtarrilaren 31 arte eman daiteke izena irakurketa eta sorkuntza tailerrean parte hartzeko

Urtarrilaren 31 arte eman daiteke izena irakurketa eta sorkuntza tailerrean parte hartzeko. Abadiñoko eskoletan ari diren umeek ikastetxean bertan eman dezakete izena, eta gainerakoek euskera@abadiano.org. helbidean edo 946215535 edo 688653401 telefono zenbakietan.

 

Hilean behin egingo dituzte saioak, Traña-Matienan eta Zelaietan. Otsaileko lehenengo hamabostaldian egingo dute lehenengo saioa.

 

Peru Magdalena idazle eta bertsolariak gidatuko ditu tailerrak. Parte-hartzaileek literatura-genero desberdinetako testuak irakurri ondoren irakurritakoaren gaineko lanketa egingo dute, komikiak, idazlanak edo bestelako lanak sortuz.

 

Orain urte bi antolatu zuten ekimen hau lehenengoz, eta harrera ona izan zuen. Argi Abad euskara zinegotziak azpimarratu duenez, “gogoratu behar da, neska-mutilak euskarazko literatura gustatzen zailelako doazela kurtsora, inork agindu barik, eta hori poztekoa da”.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!