Iñaki Lejarreta txirrundulariaren heriotza ekarri zuena lako istripuak ekiditea dute helburu.
Abenduko udalbatzarrean Eneko Etxebarria EAJko zinegotziak mahaigaineratu zuen bide segurtasunari buruzko batzorde bat sortzeko beharra. Iñaki Lejarreta txirrindulariaren heriotza ekarri zuena bezalako istripuak ekiditeko, udalak eskura duen guztia egiteko konpromisoa hartzea litzateke batzorde horren helburua.
Etxebarriak azaldu duenez, oraindik ez dute udalean gaia eztabaidatzeko aukerarik izan, eta hurrengo Hirigintza batzordean lantzeko asmoa dute. Hala ere, sortuko den batzordean parte hartzeko baiezkoa eman du David Etxebarria txirrindulariak dagoeneko. Herrian dauden puntu beltzak, arriskutsuenak, identifikatzea izango da batzorde horren lehenengo pausoa, beharrizanak zehaztea.