Itoginak konpontzeko lanak burutzeko itxi egin behar izan dute Traña-Matienako Errota kultur etxeko hirugarren solairua. Haurren eta helduen liburutegiak, ikasketa gela eta ordenagailuen gela daude hirugarren solairu horretan.
Jose Luis Navarro alkateak "atsekabea" adierazi du itxierak erabiltzaileei eragingo dizkien eragozpenengatik, baina obra egitea "ezinbestekoa" dela ere azpimarratu du.
Alkateak jakinarazi duenez, 188.000 euro bideratuko ditu udalak itoginak konpontzera. Gobernu taldeak dioenez, Errota kultur etxea eraiki zuen enpresari erantzunkizuna eskatuko dio udalak.