Otsailaren 14ra arte izango dute argazkizaleek San Blas azokan egindako argazkiak lehiaketara aurkezteko: Errota kultur etxean zein Mediatekan aurkeztu behar dira lanak.
Lehiaketan parte hartzeko baldintza nagusia, argazkia otsailaren 3ko Abadiñoko azokan egindakoa izatea da. Guztira 800 euro eskainiko dizkie udalak epaimahaiak irabazle hautatzen dituen argazkilariei: 400 eurokoa da lehenengo saria, 250ekoa bigarrena, eta 150ekoa herriko argazkirik onenarena.
Otsailaren 20an, Zelaietako Txanporta kultur etxean egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta lehiaketara aurkezturiko lan guztiak erakusketan bilduko dituzte, martxoaren 8 arte, kultur etxe horretan.
Iaz 52 argazki jaso zituzten lehiaketa honetan, eta Ivan Rodriguez durangarrak jaso zuen lehenengo saria.