Traña-Matienan, Zelaietan eta Muntsaratzen udalak ipinitako gabonetako argien kontrako "etenbako sabotajeak" gaitzesteko oharra bidali du Abadiñoko Independienteak taldeko gobernuak.
Gobernu taldeak adierazi duenez, "sabotaje bakoitzaren ondotik bonbila berriak ipini ditu udalak, baina instalazioen parte txiki bat ezin izan da oraindik konpondu".
Jose Luis Navarrok esan duenez, "astakirten batzuek jaiak hondatu nahi izan dituzten arren, ezin izan digute Abadiñoko kaleak gabonetan alaitasunez eta argiz beteta ikusteko ilusioa. Alkatearen esanetan, "argi dago lotsabako batzuen astakeria baino jaiak boikoteatzeko asmoz aurrez pentsatutako ekintza bat izan dela".