Abadiñoko Independienteak taldeko gobernuak eta EAJk bozkatu zuten abenduko udalbatzarrean prezio tasatuko etxebizitzen ordenantza berriaren alde. Kontra bozkatu zuen, ostera, Bilduk.
Udal gobernuak azpimarratu duenez, ordenantza berri horren arabera esleituko dituzte Abadiñoko prezio tasatuko lehenengo etxebizitzak: Traña-Matienan, Carbureibar inguruan eraikiko ditu sustatzaile pribatu batek 20 etxebizitza horiek. Bi edo hiru logelako 68 eta 85 metro karratu arteko etxebizitzak izango dira.
AIko udal gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, otsailaren 1era arte eman daiteke zozketan parte hartzeko izena: higiezinen enpresak Traña Errota kalean duen bulegoan jaso daiteke informazio gehiago.