Gabonetako jolas parkea zabaldu dute

Anboto 2012ko abe. 26a, 13:44

Gabonetako jolas parkea zabaldu dute Abadiñon. Abenduaren 28a bitartean, umeentzako puzgarria eta tailerrak egongo dira probalekuan (Zelaieta), 11.30etik 13.30era eta 16:00etatik 20:00etara. Traña-Matienako umeak Zelaietaraino eroateko tren txu-txua egongo da egunotan

Gabonetako jolas parkea zabaldu dute Abadiñon. Abenduaren 28a bitartean, umeentzako puzgarria eta tailerrak egongo dira probalekuan (Zelaieta), 11.30etik 13.30era eta 16:00etatik 20:00etara. Traña-Matienako umeak Zelaietaraino eroateko tren txu-txua egongo da egunotan.

 

Horrezaz gainera, abenduaren 31n, umeentzako pelikula proiektatuko dute Muntsaratz auzoko lokaletan eta auzo horretako TSTZ elkarteak antolatuta urtea agurtzeko jaia ere egongo da. Urtarrrilaren 1ean, Alluitz mendi taldeak antolatuta mendi irteera egingo dute (Urkiola-Urkiolamendi-Larrano-Urkiola) eta urtarrilaren 3an, Marie de jongh antzerki taldeak Alabatxo umeentzako ikuskizuna taularatuko dute Traña-Matienako errota kultur etxean. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta sarrerak euro bi balioko ditu.

 

Urtarrilaren 5ean Ekialdeko Erregeen kabalgatak zeharkatuko du herria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!