Atzo iluntzean Errota kultur etxeko ekitaldian banatu zituzten Abadiño Sariak. Sei herritarrek egiten duten lana eta erakusten duten kemena eskertu gura du udalak.
Ainhoa Urien idazle gaztea, Talde Batuak eta Iluntze dantza taldea, Toribio Irazola Atxarte pilota eskolako kidea, Ander Iturraspe Athleticeko jokalaria, eta Aitor Martinez pilotua saritu dituzte.
Sei herritarren "kalitate profesionala eta humanoa" aitzatetzi eta omendu gura dute Abadiño Sariekin. Iaz Abadiño Saria jaso zuten herritarrek eta udaleko ordezkariek erabaki dute aurtengo sarituen zerrenda. Jose Luis Navarro alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, "zorionez, errekonozimendua merezi duen jende asko daukagu herrian".