Ariketarako aparatuak ipini dituzte

Anboto 2012ko abe. 23a, 09:00

Herriko hiru gunetan ipini dituzte nagusiek ariketa egiteko aparatuak. Traña-Matienan, Zelaietan eta Muntsaratzen ipini dituzte

Herriko hiru gunetan ipini dituzte nagusiek ariketa egiteko aparatuak. Traña-Matienan, Zelaietan eta Muntsaratzen ipini dituzte.

 

Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak finantzatu du instalazio kostuaren %33. Guztira, 42.567 euroko inbertsioa burutu dute aparatuak ipintzeko.

 

Gune horietako bakoitzean hamar aparatu inguru ipini dituzte: pertsona nagusiek ariketa egiteko diseinatuak daudenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!