Puzgarriak jarriko ditu udal igerilekuetan

Anboto 2012ko abe. 18a, 09:44

Umeentzako jolasak antolatu ditu Abadiñoko Udalak abenduaren 21erako. Udal igerilekuetan puzgarriak jarriko dituzte eta bertaratuko direnek gonbiteak hartu beharko dituzte, igerilekuetan abenduaren 20a bitartean

Umeentzako jolasak antolatu ditu Abadiñoko Udalak abenduaren 21erako. Udal igerilekuetan puzgarriak jarriko dituzte eta bertaratuko direnek gonbiteak hartu beharko dituzte, igerilekuetan abenduaren 20a bitartean.

 

Umeentzako jolasgunea 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik udal igerilekuan. Igeri egiten dakiten ume guztientzat egongo da zabalik, baina, zortzi urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dira. Parte hartzeko beharrezkoa izango da gonbitea. Udal igerilekuan bertan lortu daiteke abenduaren 20ra bitartean.

 

Bestalde, abenduaren 22an, I. Spining Maratoia egingo dute. Traña-Matienako frontoian egingo da spinning maratoia frontoian, eta gura duen guztiak izango du parte hartzeko aukera. Lekua, baina, mugatua izango da. Abenduren 21era arte dago izena ematea, udal liburutegian. Igerilekuko bazkide ez direnek bost euro ordainduko dute, eta bazkideek hiru euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!