Azaroaren 30 eta abenduaren 1 eta 2an, Traña-Matienako eskolako gurasoek antolatuta burutu zuten merkatu txikian bildutako dirua Caritas erakundeari eman diote.
Lehenengoz antolatu du Matienako eskolako guraso eskolak elkartasun azoka txikia, eta Durangaldeko 50 saltokiren eta Abadiñoko Udalaren laguntzagaz jardun du. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 2.488 euro eta 530 janari poltsa batu zituzten asteburu hartan, eta beharrizana duten herritarrei emango dizkiete.
Herritarrek emandako hainbat produktu saltzetik lortu zituzten 2.488 euroak, eta dagoeneko entregatu dizkiote janari poltsak ere, Janari Bankuari.