Durangotik irten eta Saibi mendiraino joateko noranzkoa markatzen du ibilbide honek. Urkiolako parajeak bisitatu ahal dira.
Durangoko Tabira auzotik irten eta Santikurutz ermitarantz hartu behar da lehenengo. Untzilla erdiko auzora heldu eta Santikularrako antenetatik datorren bideagaz bat egitea izango da hurrengo pausoa. Hortik Atxarterainoko bide gehiena beherantz da. Mendiolatik pasa beharko da, baina, horretarako. Atxarten, Txakurzulorako norabidea aukeratu behar da. Txakurzulon, errepidera irten beharrean, gorantz zuzen egitea eskatzen du ibilbideak; oso bide teknikoa da.
Urkiolara ailegatuko da laster bizikletaria. Urkiolan, ingurunea ezagutzeko tarte bat hartu ahal da. Santutegia bisitatzea da aukera bat, eta Toki-Alai interpretazio zentroan ere hainbat informazioa eskainiko dute.
Deskantsua amaitzean, Saibirako bidea hartu behar da errepidearen eskumako aldetik. Pistatik joan, eta kilometro pasa egitean, ezkerretara dagoen pista zabala hartzea komeni da. Bestela, oso bide teknikoa da, eta bost minutuan gora heltzea posible da.
Saibira igota, etxerako bidea hartzeko ordua da. Mañarira jaisteko pista seinalatuta dago, eta tarte batzuetan oso teknikoa den arren, paisaje ederra ikusteko aukera ematen du.