Nafarroako erresumaren XII. mendeko Durangaldeko defentsa sistema hizpide

Anboto 2012ko abe. 11a, 08:54

Abenduaren 14an, Txanporta kultur etxean eskainiko du Iñaki Sagredo historialariak hitzaldia. Nafarroako erresumak XII. mendean Durangaldean zituen defentsa sistemei buruz jardungo du Sagredok

Abenduaren 14an, Txanporta kultur etxean eskainiko du Iñaki Sagredo historialariak hitzaldia. Nafarroako erresumak XII. mendean Durangaldean zituen defentsa sistemei buruz jardungo du Sagredok.

 

Besteak beste, \'tenentziak\' zer ziren, edota \'tenenteak\' zelan aukeratzen zituzten azalduko du historialariak, berbaldi horretan. Zehatzago, Ailuz eta Astxiki arteko Nafarroako erreinuaren \'Aylluzeam\' tenentziaren inguruko datuak azalduko ditu Sagredok berbaldi horretan. Astxikiko fortifikazioak zauzkan funtzioen berri emango du historialari gipuzkoarrak Txanporta kultur etxeko hitzorduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!