Zerbitzurik ematen duen begiratu barik kobratu du.
Martitzeneko galderen eta eskarien tartean atera zuen Bilduk gaia. Aitor Azuetak azaldu zuenez, saneamendu zerbitzurik ez daukaten baserriei ere zerbitzu hori kobratu die Bilboko Ur Partzuergoak. Zerbitzua ematen dieten begiratu barik, baserri guztiei kobratu die. Jose Luis Navarro alkateak azaldu zuenez, Partzuergoaren hutsegite bat izan da gertaturikoa, eta sarera lotu barik dauden baserriei kobraturikoa buelta diezaietela eskatu du udalak.
Partzuergoak hutsegitea konpondu dezan, udalak saneamendu sarera lotu barik dauden baserrien zerrenda eman die.