Daudenean mantenduko dituzte zerga gehienak

Anboto 2012ko aza. 29a, 11:52

AI eta EAJren aldeko botuagaz eta Bilduren abstentzioagaz egin du proposamenak aurrera

AI eta EAJren aldeko botuagaz eta Bilduren abstentzioagaz egin du proposamenak aurrera.

 

Jose Luis Navarro alkateak martitzeneko udalbatzarrean azaldu zuenez, "herritarren gaineko presio fiskala ez handitzea" izan da, 2013rako zergak eta tasak finkatzerakoan, gobernuak izan duen helburua. Daudenean utziko dituzte gehienak. Salbuespen bi egingo dituzte: ibilgailuen zerga %3 eta igerilekuko tasa %2,9 igoko dute.
Zaborren tasa aurrerago ezartzea onartu dute udaleko hiru alderdiek. Azaldu dutenez, Ogasun batzordean eztabaidatuko dute zelan aplikatu zerga hori progresiboki: dendek eta enpresek zaborren tasa euren lokalen metro koadroen arabera ordaintzeko modua bilatu gura dute.

 

Kanona bankuei

Bankuei kanona kobratuko die udalak, lehenengoz. Azaldu dutenez, 152 euro ordaindu beharko dituzte kutxazainak bide publikoan edukitzearren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!