Aipamen berezia jaso dute Beldur Barik lehiaketan

Anboto 2012ko aza. 26a, 17:02

Beldur Barik lehiaketan aipamen berezia jaso du Jone Astorkia, Jone Azpiroz, Laia Gerrikagoitia eta Elene Quintanak egindako bideo sorkuntzak. Errota kultur etxean aurkeztu dute lana

Beldur Barik lehiaketan aipamen berezia jaso du Jone Astorkia, Jone Azpiroz, Laia Gerrikagoitia eta Elene Quintanak egindako bideo sorkuntzak. Errota kultur etxean aurkeztu dute lana.

 

\'Kanpora etiketak\' izen du lanak, eta argazki muntaia bat du oinarri. Aurrejuzkatu eta jendea etiketatzeko gizarte ohiturari buruzko lana da Abadiñoko 15 urteko lau gazteek burutu dutena.

 

Egileak zoriondu ditu Errota kultur etxeko ekitaldian Ima Zapardiez zinegotziak, eta bideoak zabaltzen duen mezuak daukan garrantzia azpimarratu du.

 

Lehiaketara aurkezturiko gainontzeko lanekin batera, \'http://www.beldurbarik.org/2012/11/kanpora-etiketak\' helbidean dago Abadiñoko gazteen lana ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!