Autodefentsa tailerra, abenduaren 1ean

Anboto 2012ko aza. 26a, 08:44

Eider Lopezek erakutsiko ditu defentsa pertsonalerako oinarrizko teknikak. Dohainik izango da saioa, eta urrian martxan ipini zuten Jabekuntza Eskolaren egitarauaren barrukoa da ekimena

Eider Lopezek erakutsiko ditu defentsa pertsonalerako oinarrizko teknikak. Dohainik izango da saioa, eta urrian martxan ipini zuten Jabekuntza Eskolaren egitarauaren barrukoa da ekimena.


Traña-Matienako Errota Kultur Etxean burutuko dute tailerra, goiz eta arratsaldez: 10:00etatik 14:00ra eta 15:30etatik 19:30etara jardungo dute. Tailerran parte hartzeko interesa duten emakumeek berdintasuna@abadiano.org helbidean, edo 94-4669420 telefono zenbakian, Errota kultur etxean zein udal mediatekan eman dezakete izena.

 

Autodefentsa teknikak ikasteaz gain, ikasleek egoera arriskutsuei euren kabuz aurre egiten ikasiko dute:  menpekotasun sentimenduak ezabatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!