Elkartasun azoka egingo dute datorren asteburuan Matienan

Anboto 2012ko aza. 22a, 09:43

Traña-Matienako eskolako guraso elkarteak antolatu du elkartasun azoka txikia. Azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an, Traña-Matienako frontoian atonduko dute elkartasun azoka hori. Barikuan 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu-domekan goiz eta arratsaldez egongo da azoka zabalik

Traña-Matienako eskolako guraso elkarteak antolatu du elkartasun azoka txikia. Azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an, Traña-Matienako frontoian atonduko dute elkartasun azoka hori. Barikuan 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu-domekan goiz eta arratsaldez egongo da azoka zabalik.

 

Jendeak emandako gauzak salduko dituzte azokan, eta jasotako dirua Caritas erakundeari emango diote. Liburuak, CDak, jostailuak eta beste hainbat gauza egongo dira salgai.

 

Azokagaz kolaboratu gura duenak, azaroaren 29ra arte eman ditzake hondatu bako gauzak eta janari ez galkorrak, guraso elkartearen egoitzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!