Zelaietako udal mediatekan, 18:00etan, eskainiko du Lur Korta ipuin kontalariak umeentzako saioa. Azaroan beste emanaldi bat eta abenduan hiru eskainiko ditu udalak martxan ipiniko duen ipuin kontalarien egitarau honek.
Eguaztenetan (abenduaren 5ean, 12an eta 19an) izango dira umeentzako ipuin kontalaritza saioak, eta Jon Zabaleta, Maite Franko, Oihana Etxegibel eta Pello Añorgak jardungo dute kontalari lanetan.