Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak

Anboto 2012ko aza. 20a, 08:45
Abadiñoko Herrira plataformak antolatuta, preso eta iheslarien eskubideen aldeko futbito txapelketa burutuko dute, azaroaren 30ean. Maitena, Vancouver, Mesoi, Larrano eta Xirimiri tabernetan, azaroaren 23 arte eman daiteke izena txapelketan parte hartzeko

Abadiñoko Herrira plataformak antolatuta, preso eta iheslarien eskubideen aldeko futbito txapelketa burutuko dute, azaroaren 30ean. Maitena, Vancouver, Mesoi, Larrano eta Xirimiri tabernetan, azaroaren 23 arte eman daiteke izena txapelketan parte hartzeko.

 

Preso eta iheslarien alde Herrira plataformak antolatuta, baita, bertso saioa izango da abenduaren 14an, Abadiñoko probalekuan. Peru Magdalenak jardungo du saio horretan gai jartzaile lanetan, eta Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Andino Egaña eta Aitor Bizkarra herriko bertsolari gazteak kantuan.

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!