Mobilizazioei ekin diete Rothenberger enpresan

Anboto 2012ko aza. 15a, 08:37

Abadiñoko Rothenberger enpresako hainbat beharginek elkarretaratzeak egin dituzte asteon enpresak proposatu dituen murrizketen kontra. ELA eta LAB sindikatuek azaldu dutenez, soldatak % 5 jaistea eta urtean 137 ordu gehiago sartzea eskatu du enpresak

Abadiñoko Rothenberger enpresako hainbat beharginek elkarretaratzeak egin dituzte asteon enpresak proposatu dituen murrizketen kontra. ELA eta LAB sindikatuek azaldu dutenez,  soldatak % 5 jaistea eta urtean 137 ordu gehiago sartzea eskatu du enpresak.

 

Natale Landa LAB sindikatuko ordezkariak dioenez, enpresak  irabaziak izan zituen 2011n: “Dokumentazioa eskatu diogu enpresari hartu gura dituen neurriak arrazoitzeko, baina ez digu informazio guztia emon”.

 

Metal arloko multinazional honek bere kudeaketa sistema aldatu berri du. Orain, erabakiak beste leku batean hartzen dituztela kritikatu dute ELA eta LAB  sindikatuek. ELAko Iker Alustizak gogoratu duenez, azken lan erreformak enpresari baliabideak emoten dizkio lan baldintzak aldatu ahal izateko: “Ez gaude enpresak proposatutako neurri hauek onartzeko prest”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!