Kontsumitzeko beste era bat, domekako merkatu txikian

Anboto 2012ko aza. 17a, 08:30

Merkatu txikia antolatu du, herritar talde batek, domekarako. Berrogehi lagunek eman dute azokan erakusmahaia ipintzeko izena. Askotariko gauzak ipiniko dituzte bisitarien eskura: arropa, cd eta biniloak, bigarren eskuko tresnak, bizikletak, antzinako gauzak, etab.

Salerosteko eta trukatzeko gunea izateko helburuagaz antolatu dute ekimena. Durangaldeko eta Abadiñoko lagunek ipinitakoak izango dira erakusmahai gehienak.

“Erabili barik dauzkagun hainbat gauza merke edo trukean ematen” ikas dezagun proposatu dute antolatzaileek. Ganbaran eta armairuetan gordeta dauzkan gauzak beste norbaitentzat baliagarri izan daitezkeela uste duen edozeinek parte har dezake azokan honetan.

Eskuz landutako gauzen postuak ere ipiniko dituzte, Ferialeku plazan: larruagaz egindakogauzak eta xaboiak ipiniko dituzte, esaterako, salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!