54 urteko langile bat hil da Unamunzaga enpesan

Anboto 2012ko aza. 13a, 10:24

Trokel bat aldatzen ari zela buruan eta bularraldean jo du langilea, eta bertan hil da J.B. 54 urteko gizonezkoa. Abadiñoko Udalak \"gertatutakoheriotza gaitzetsi\" du. ELA eta LABek enpresa parean elkarretaratzea deitu dute azaroaren 15erako, eguenerako. Abadiñoko Ezker Abertzaleak, azaroaren 14rako (19:00etan) deitu du \"istripu larria salatu eta zendutako langilearen senide eta hurbilekoei babes oso adierazteko\" kontzentrazioa. Traña-Matienako jubilatuen etxe parean elkartuko dira

Trokel bat aldatzen ari zela buruan eta bularraldean jo du langilea, eta bertan hil da J.B. 54 urteko gizonezkoa. Abadiñoko Udalak "gertatutakoheriotza gaitzetsi" du. ELA eta LABek enpresa parean elkarretaratzea deitu dute azaroaren 15erako, eguenerako. Abadiñoko Ezker Abertzaleak, azaroaren 14rako (19:00etan) deitu du "istripu larria salatu eta zendutako langilearen senide eta hurbilekoei babes oso adierazteko" kontzentrazioa. Traña-Matienako jubilatuen etxe parean elkartuko dira.

 

Estanpazio eta trokelgintza lanak egiten dituzte  20 langile dituen Abadiñoko Talleres Unamunzaga enpresan. Lan istripuan hil den gizonezkoa Arriandikoa (Iurreta) zen, gaur egun, Eibarren bizi zen arren. 20 urtetik gora ziharduen bertan lanean, lankideek esan dutenez.

 

ELAk gaur goizean izandako lan istripua salatu du, eta gogoratu du Hego Euskal Herrian dagoeneko 45 langile hil direla euren lanpostuetan. Lan osasunean eta prebentzioan inplikazio handiagoa eskatu die erakunde publikoiei. gaineratu dute lan arloan izaten behar-kopuruan eragin zuzena dutela ez azpikontratazioak, prekarietateak, lan-erritmoek, behin behinekotasunak edota segurtasun neurririk ez jartzeak, besteak beste. Istripuaren arrazoiak argitzeko dagokion ikerketak egitea exijitu du ELAk, dagozkion erantzukizunak argituz. "Izan ere, oraindik ere pertsonen aurretik produktibitatea lehenesten jarraitzen dela ikusi genezake". Senide eta lagunei elkartasuna agertu gura die ELA sindikatuak, eta eguenerako, hilaren 15erako, deitu duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dute. Unamunzaga enpresaren parean, 12:30ean burutuko dute elkarretaratze hori.

 

Bestetik, "istripu larri hori salatu eta zendutako langilearen senide eta hurbilekoei elkartasun eta babes osoa adierazteko", kontzentrazioa deitu du Abadiñoko ezker abertzaleak azaroaren 14rako. Traña-Matienako jubilatuen etxearen parean ipini dute elkarretaratze horretarako hitzordua.

 

Udalaren adierazpena

Abadiñoko Udalak oharra zabaldu du, "Talleres Unamunzaga enpresan gertatutako heriotza gaitzetsi", eta hildako langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna adierazteko. "Baldintza hauetan gertatzen den azken heriotza izatea" espero duela ere jaso du Abadiñoko Udalak ohar horretan.

 

Bestetik, "instituzio publiko zein pribatu guztiei deia" luzatu die Abadiñoko Udalak, "lan istripuen prebentzioan eta segurtasun baldintzetan behar besteko pausu eraginkorrak eman eta hau errepika ez dadin". Lan istripua gaitzesteko antolaturiko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die Udalak herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!