San Martinak ospatuko dituzte Apata eta Martzaan

Anboto 2012ko aza. 10a, 08:42
Domekan meza eta luntxa egongo dira Martzaan; Apatan ume jolasak egongo dira

Domekan meza eta luntxa egongo dira Martzaan; Apatan ume jolasak egongo dira.

 

Domekan San Martin jaiak ospatuko dituzte Apatan eta Martzaa auzoan. Ohiturari eutsiz, Martzaan meza emango dute 11:30ean eta ondoren luntxa egongo da bertaratzen diren auzotar guztientzat. Datorren barikuan, berriz, Martzaako jai batzordeak bazkaria ordainduko die herriko jubilatuei. Oraindik erabaki barik dute non, baina Atxondoko jatetxe batean izango da.

 

Marixurrike eta jolasak

Apatan 17:30ean hasiko dira On Martin eguna ospatzen herriko pilotalekuan. Lehenengo Marixurrike aisialdi taldeak umeentzako hainbat jolas egingo ditu. Ondoren, 19:00 inguruan, udalak txistorra banatuko du batzen diren herritarren artean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!