Euskal Herriko Ahotsak proiektuagaz hitzarmena lotu du Udalak

Anboto 2012ko aza. 7a, 12:57
Badihardugu elkarteagaz hitzarmena adostu du Udalak, Euskal Herriko Ahotsak proiektuagaz bat egin eta herriko ahozko ondarea jaso, antolatu eta hedatzeko

Badihardugu elkarteagaz hitzarmena adostu du Udalak, Euskal Herriko Ahotsak proiektuagaz bat egin eta herriko ahozko ondarea jaso, antolatu eta hedatzeko.

 

Herriko edadeko andra-gizonei elkarrizketak egingo dizkiete. Dagoeneko osatu dute grabazioetan parte hartuko duten hamabost lagunen zerrenda. Bideoan grabatuko dituzte, eta jasotako material guztia interneten ikusgai ipiniko dute, ondoren.

 

Argi Abad Hezkuntza eta Euskara zinegotziak azpimarratu du, "Abadiñoko kultura, historia, etnografia eta hizkuntzaren bilketa, kontserbazio eta hedapenari" bultzada eman gura diola Udalak. "Jende nagusiari entzunda gure historiaren zati bat jasotzen ari gara eta Abadiñoko euskararen ahozko ezaugarrien ezagutza aberasten", dio Abad zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!