Uholde arriskua gutxitzeko URA agentziagaz lotu dute hitzarmena

Anboto 2012ko aza. 1a, 08:31

Independienteen eta jeltzaleen aldeko botoekin onartu zuten, martitzeneko udalbatzarrean, Uraren Euskadiko Agentziaren (URA) eta Udalaren arteko hitzarmena. Uholde arriskua gutxitzeko hainbat ekintza burutzeko konpromisoa hartu du URA agentziak. Udalak, bere partetik, anak egiteko \"behar diren lur-arlo guztiak URAren esku\"jarriko ditu

Independienteen eta jeltzaleen aldeko botoekin onartu zuten, martitzeneko udalbatzarrean, Uraren Euskadiko Agentziaren (URA) eta Udalaren arteko hitzarmena. Uholde arriskua gutxitzeko hainbat ekintza burutzeko konpromisoa hartu du URA agentziak. Agentzia horrek hartuko du lan horien kostu osoa bere gain. Udalak, bere partetik, lanak egiteko “behar diren lur-arlo guztiak URAren esku” jarriko ditu.

 

Besteak beste, Ibaizabal eta Elorrio ibaiek bat egiten duten lekuan kanal bi egitea, Trañapadura industrialdean erreka zabaltzea, eta BI-3333 errepidearen alboko presa txikia eta zubia berriro eraikitzea jasotzen du hitzarmenak. Baina, hitzarmenak ez du zehazten lanak egiteko eperik.

 

Arau subsidiarioak

Herriko zonalde asko urpean geratzeko arriskuak “paralizatuta” eduki ditu urteetan hiri ordenazioa zehazten duten arau subsidiarioak. Hitzarmen honek jasotzen dituen lanak eginez gero, aldatu egingo litzateke egoera hori.

 

Uholde arriskuaren arazoa konpondu beharragaz ados egon arren, Bildu abstenitu egin zen. Urteetan hirigintza planak baldintzatu dituen urperagarritasun arazoa konponduta, “eszenatoki berri bat” zabaltzen dela eta “erabakiak gehiago hausnartzea” eskatu zuen Saioa Zuazubizkar Bilduko zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!