Gazteak sexismoaren kontra kontzientziatzeko ekimenak

Anboto 2012ko urr. 23a, 10:17

Gazte jendearen artean berdintasuna eta errespetua lako balorean bultzatzea eta neska-mutilen arteko harremanetan indarkeria sexista ekiditea ditu herriko institutuan burutuko duten ekimenak helburu.

Gazte jendearen artean berdintasuna eta errespetua lako balorean bultzatzea eta neska-mutilen arteko harremanetan indarkeria sexista ekiditea ditu herriko institutuan burutuko duten ekimenak helburu.

 

Inma Zapardiez zinegotziak azaldu duenez, sentsibilizazio hori lantzeko "tailer eta ekintza berritzaileak" antolatu dituzte. Azaroaren 25era arte (Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna) burutuko dituzte saioak, institutuan.

 

Eskulanak, antzezlanak, edo bideo lanak sortuko dituzte herriko gazteek. Sentsibilizazio kanpaina horren barruan, besteak beste, indarkeria sexistaren kontrako neurri handiko komiki bineta bat marraztuko dute institutuko frontoiko horman. Javier Villar grafitigilearen laguntzagaz jardugo dute ekimen horretan.

 

Udaletik jakinarazi dutenez, besteak beste, maitasun erromantikoaren mitoa ipiniko dute saiootan zalantzan, sexismoak musikan daukan eragina aztertuko dute, eta harreman sexualetan genero rolek jokatzen duten paperaz ere hausnartuko dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!