Herriko iturriak dira Abadiñoko Udalak 2013rako kaleratuko duen egutegiko argazkiak aukeratzeko antolatu duten lehiaketarako eman duten gaia.
Hirugarren aldia da lehiaketa hau antolatzen dutena, eta azaroaren 9 arteko epea dute argazkizaleek euren lanak bidaltzeko.
Abadiñoko natur eta kultur ondarearen irudiak jaso gura dituzte lehiaketa honen bitartez, gero, egutegian argitaratzeko. Horregatik, eta "herriko hainbat iturri oraindik ere ezezagunak direlako" aukeratu dute aurten gai hori.
Parte hartzaile bakoitzak argazki bi aurkeztu ditzake lehiaketara, eta lehiaketa@abadiano.org helbidean jasoko dituzte parte hartzaileen lanak.
Sari bi banatuko dituzte: 300 euroko sari nagusia, eta 14-17 urte bitarteko abadiñar batek egindako argazki onenaren saria.
Azaroaren 15ean, Abadiñoko Udalaren webgunean ipiniko dituzte epaimahaiak aukeraturiko argazkiak.