Perretxikoen argazki lehia antolatu du Geredixak

Anboto 2012ko urr. 12a, 08:47

Mikologia elkarteak loreei egindako argazki onena ere sarituko du, urriaren 21eko ekitaldian

Mikologia elkarteak loreei egindako argazki  onena ere sarituko du, urriaren 21eko ekitaldian.

 

Urriaren 16 arteko epea zabaldu du Geredixa mikologia elkarteak parte hartu gura duten argazkizaleek euren argazkiak lehiaketara aurkeztu ditzaten. Euskal Herriko perretxikoak gaia ipini dute, baina loreei egindako argazki onenaren sari berezia ere banatuko dute, bestalde.

 

Traña-Matienako Errota kultur etxean aurkeztu ditzakete argazki eta perretxikozaleek euren argazkiak; gehienez ere, argazki bi parte hartzaile bakoitzak.

 

Urriaren 21ean, Errota kultur etxean egingo dute sari banaketa. Hiru sari emango dituzte: 300, 200 eta 150 euroko sariak, eta erakusketa zabalduko dute aurkezturiko argazkiekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!