Eskaintza zabala eta "prezio benetan baxuak" aukeran

Anboto 2012ko urr. 5a, 12:02

Umeentzako eta gazteentzako zein kirolerako arropa, zapatak, dekorazioko salgaiak, etab. aurkitu ditu asteburuan Traña-Matienan ospatuko duten Aukera Azokara gerturatzen denak. Zapatuan eta domekan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da, azoka, Traña-Matienako frontoian zabalik

Umeentzako  eta gazteentzako zein kirolerako arropa, zapatak, dekorazioko salgaiak, etab. aurkitu ditu asteburuan Traña-Matienan ospatuko duten Aukera Azokara gerturatzen denak. Zapatuan eta domekan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da, azoka, Traña-Matienako frontoian zabalik.

 

Lehenengo aldia da honelako azoka bat antolatzen dutena Abadiñon, eta Durangaldeko 8 dendak eskainiko dituzte euren salgaiak prezio berezietan: Acuatica Sport, Caribú, Chiloé, Cien Pies, Etxedreams, Nk, Susi eta Syke dendek ipiniko dituzte erakusmahaiak.

 


“Denboraldia penagarria izan da, gure dendek ez dute nahikoa saldu, eta stock itzela pilatu dute”, dio +Dendak elkarteko Santi Reyesek. Biltegietan daukatena saltzeko beharrak bultzatuta antolatu dute Aukera Azoka hau. “Eskaintza zabala” egingo dute bertan, eta “prezio benetan baxuak” topatuko ditu bertaratzen denak.

 


Durangaldeko Dendarien elkarteak eta Abadiñoko Udalak elkarrekin antolatu dute azoka. Honelako ekimenekin “herriko denda txikiei ahal den neurrian laguntzeko” borondatea agertu du Jose Luis Navarro alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!