Asteon hasi da emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko asmoa daukan ikastaroa.
Hamabost laguneko taldea osatu dute, eta Eskarne Larrinagak gidatzen ditu saioak. "Bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial latzean, emakume asko dago antsietateak eta depresioak jota, eta horri aurre egiteko erresistentzia psikologikoa landuko dugu, besteak beste, saioetan", dio Larrinagak.
Gaitasun emozionala eta pertsonala landuko dute Eragin elkarteak antolaturiko ikastaro horretan, eta norberaren indargune eta ahulguneak identifikatzeko metodoa ere landuko dute: eneagrama.
Parte hartzeko interesa duten emakumeei deia zabaldu diete: eskar.larri@gmail.com helbidean eman daiteke izena.