Ezker abertzalearen kontrako jazarpena salatu dute

Anboto 2012ko urr. 1a, 09:29

Maiatzean eta irailean Motxoian birritan sartu dira \'ustezko lapurrak\' salatu dutenez. Nabarmendu dutenez, lehenengoan sanprudentzioak zirela medio \'lapurretaren aitzakiaz dena hankaz gora jartzea lortu zuten. Bigarren honetan, diruak ez du inolako garrantzirik izan\'. Horrela azaldu du Abadiñoko Ezker Abertzaleak

Maiatzean eta irailean Motxoian birritan sartu dira "ustezko lapurrak" salatu dutenez. Nabarmendu dutenez, lehenengoan sanprudentzioak zirela medio "lapurretaren aitzakiaz dena hankaz gora jartzea lortu zuten. Bigarren honetan, diruak ez du inolako garrantzirik izan". Horrela azaldu du Abadiñoko Ezker Abertzaleak.

 

Horrela dela egiaztatzeko ezker abertzaleak azaldu du, duela hilabete batzuk jarritako telebista berria bertan zegoela, baita musika ekipoa ere, eta balizko beste hainbat aparatu ere bai. "Kasualitatez, paperez josiak zeuden armairuak astindu zituzten, hau da-eta eurontzat erakargarria".

 

Horrezaz gainera, salatu dute "ustezko lapurreta" egin zutela herrikide baten atxean maiatzean. Lapurtutakoa bere eguneroko kontuetarako zerabilen ordenagilua izan zela nabarmendu dute: "GPSan mezu berezi bat ere jaso zuen: Espainiako polizia indarren Bilboko egoitzako helbidea, hain zuzen". Gaineratu dutenez, "guzti hau ez da kasualitatea. Kontroletan ere herritar honengaitik eta beste batzuengatik galdetzen dihardu-eta Espainiako Poliziak".

 

Ildo horretan, Durangaldean  "indar polizialean mehatxua" handia dela salatu du ezker abertzaleak: "Horregaitik gertakariok, estrategia jakin baten bidean" jarri dituzte: Ezker Abertzaleak duela hiru urte jarritako bideari Espainiako Gobernuak jarri gura dizkion traba eta oztopoetan. Funtsean, militanteok, lan politiko eta sozialetik aldentzeko bidea markatua du-eta gobernuak eta guzti hau horren haritik doa". Bide hori usteko asmorik ez dutela adierazi dute ohar baten bitartez Abadiñok Ezker Abertzaleko kide eta militanteek, eta irmoki eutsiko diotela nabarmendu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!