Urte bi arteko 30 umetxok gaur estreinatu dute Abadiñoko Traña-Matiena auzoko haurreskola berria. Eraikin berriak 400 metro koadro ditu 42 umetxo hartu ditzake.
Uda sasoia aprobetxatu dute haurreskola berria egiteko eta, guztira, 496.806 euro inbertitu dituzte. Inaugurazio ekitaldia barikuan egin zuten eta bertan egon ziren Abadiñoko alkate Jose Luis Navarro, Bilduko zinegotzi Aitor Azueta eta EAJko Eneko Etxebarria. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko ordezkariak ere bertaratu ziren. Lanak Egoin S.A. enpresari eman zizkion lanak joan zen uztailean.
Lau ikasgela ditu haurreskola berriak, eta hori janzteko orain arteko haurreskolan erabilitako altzariak erabili dituzte. Navarro pozik agertu da haurreskola berriak "baldintza egokiak dituelako umeak artatu eta eskolatzeko". Gogoratu du Zelaieta auzoan ere haurreskola berria erakitzeko tramitetan diharduela Udalak. Haurreskola biak ala biak2012ko udal aurrekontuaren inbertsio atalean lotutako diru-atalekin egingo dira, alkateak adierazi duenez.